Tafallak, Altaffaylla zaharrak, Nafarroaren bihotza izatearen abantaila guztiak ditu. Hiri txikia edota herri handia da, Erresuma Zaharraren komunikabide guztien arteko bidegurutzea, Mendialdearen eta Erriberaren atea, Saltusaren eta Ager Vascorumaren muga erromatarra…


Bidaiari guztiak, migrazio guztiak eta armada guztiak igaro ziren hemendik, haien pasoaren arrastoak utziz eta, ezbairik gabe, herri zaharraren baitatik ere zerbait eramanez. 924. urtean lehen aldiz aipatu zenean, Abd-al-Rahman III.ak suntsitu zuen, eta bertako gazteluak ordurako “sona handia zuen, eta hornigai ugari eta aberastasun oparoak aurkitu zituen bertan. Guztia metodikoki arpilatu eta birrindu zuten”. Guztia. Ez. Herri baskoi haiek bizirik iraun zuten inbasioaren ondoren ere, lehenago godoekin eta erromatarrekin egin zuten bezala, eta Iruñeko Erresumaren inguruan antolatzen jarraitu zuten, ohitura zaharrak arautuz eta Fueroak deitu zituzten konstituzio berezi eta propioa sortuz. Geografikoki, kulturalki, linguistikoki, klimatikoki, ekonomikoki edota militarki erreinuaren erdian egoteagatik, nolabait, Tafallaren historiak Nafarroako Erresumaren historiaren bertsio laburtu eta zehatza dirudi.


Altaffayllak eta beste zenbait kultur taldek sustaturiko web orrialde honek, denborarekin, Zidakosen Hiri zaharra ezagutarazteko bitartekoa izan nahi du. Hiriaren historia, bertako idazleak eta ikerlariak, bertako mugimenduak eta eragile kulturalak… Abd-al-Rahmanek ez zuen guztia suntsitu, herrien eta kulturen aberastasuna ezabatu nahi duen globalizazio makur batek lortuko ez duen bezala. Web orrialde hau, bada, izan dadila zabalik dagoen leiho berri bat, adiskideek eta arrotzek ikus gaitzaten, mezuak gurutza daitezen, eta hobeto ezagutu gaitezen.

Berriak

El grupo de Teatro Gabalzeka recibe el Sello de Calidad Escenamateur.


Antzerki Talde batera kalitatezko jaialdi bat antolatzen duena ematen du.

Inés del Río libre

Tafalla en defensa de su estación de tren.